Emilia Hilaria
Emilia Hilaria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mosela, 300 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Heriotza | 363 (egutegi gregorianoa) (62/63 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua eta ginekologoa |
Emilia Hilaria (c. 300 – c. 363)[1] galo-erromatar mediku bat izan zen. Medikuntza praktikatzen zuen, eta ginekologia eta obstetriziari buruzko liburuak idatzi zituen. "Hilaria" deitzen zioten haurtxo baten zoriontasuna adierazten zuelako.[2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emilia Erromatar Inperioan jaio zen, gaur Mosela den inguruan, Frantzian. Heldutasunean eremu horretan jarraitu zuen bizitzen eta bertan egin zen mediku.[1] Emilia Ausonioren amaren aldeko izeba zen, Graziano enperadorearen tutore bihurtu zen galo-erromatarra. Ausoniok bere familiako kideei buruzko poema biografiko sail bat idatzi zuen, Emilia barne, Parentalia izenekoa.[3] Izebari buruzko poemak, Emilia, "birjin dedikatu" gisa deskribatzen zuen, ezkontzeari uko egin zionak bere karreraren hobespenerako. "Medikuntza arteetan beste edozein gizon bezain trebea" zela adierazten zuen poeman.[4] Mediku zintzo eta trebe izendatu zuen, bere anai medikuari ikasketekin lagundu ziolarik.[1]
Herri kulturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emilia irudi nabarmen bat izan zen Judy Chicagoren The Dinner Party instalazioan, Heritage Floor saileko 999 izenen artean irudikatua.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Ingelesez) Harvey, Joyce; Ogilvie, Marilyn. (2000-07-27). The Biographical Dictionary of Women in Science: Pioneering Lives from Ancient Times to the Mid-Twentieth Century. Taylor & Francis ISBN 9780203801451. (Noiz kontsultatua: 2018-03-01).
- ↑ F., Gardner, Jane. (1986). Women in Roman law & society. Indiana University Press ISBN 0253206359. PMC 13327284..
- ↑ Decimus Magnus, Ausonius. (1886). Opuscula. Part 3, Domestica, 33. Rudolfus Peiper ed., Leipzig.
- ↑ (Ingelesez) Women healers and physicians : climbing a long hill. University Press of Kentucky 1997, 144 or. ISBN 081310954X. PMC 925209473..
- ↑ «Brooklyn Museum: Aemilia» www.brooklynmuseum.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-01).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Hurd-Meade, Kate Campbell. (1938). A History of Women in Medicine. Haddam Press; First edition.